XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lian Neesen aktoreak pertsonaia behar zuen sinesgarritasunaz tratatu du, eta Ben Kingsley eta Ralph Fiennes aktoreen lana ere giltzarri izan dira filmeari osotasuna ematerakoan.

Amaiaren denboraren hurreratze bat gertatzen da; filmearen protagonistak eta benetazko pertsonaiak elkarrekin Schindlerren hilobian elkartzen dira.

Bukaera sinboliko honek lehena, oraina eta geroa sinbolizatzen ditu.

Schindlerri esker salbatu ziren pertsona guzti hauek orain eta gero bat izango dute, eta horiek sorturiko generazioek ez dute Schindler ahaztuko.

Schindler, altruista ala oportunista izan zen.

Ez dakigu garbi.

Argi dagoena da 1.000 juduk baino gehiagok bizitzeko eta bere hazia munduan zehar ereiteko posibilitatea izan dutela.

Filme honi esker Spielbergek orain arte ukatu dizkioten Oscar preziatuak lortu ditu, baina ez hori bakarrik, gertatu zen sarraskia guztioi gogorarazi.

Dena den, oso urrutira joan gabe, mementu honetan ere horrelakoren bat ez ote da ari gertatzen...?

Nerea M. Aranda